Gizonezko bat zauritu da gaur goizean Avanzadako errepidean, Leioan, bere autoa irauli ostean. Albiste-agentziek Ertzaintzako iturriak aipatuz zabaldu dutenaren arabera, istripua goizeko 9:20ak aldera jazo da, Artatzako tuneleko irteeran, Bilborako noranzkoan. Ibilgailua errepidetik atera eta ondoren irauli egin da errail baten gainean, bidea itxiz. Gidariak hainbat lesio pairatu ditu eta osasun-arreta jaso dezan eroan dute. Bilborantz doan erraila itxita geratu da, ezbeharra izan duen ibilgailua kentzeko lanak egin eta errepidea garbitzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!