Ordu horretan, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiak direla medio, hiru autok talka egin dute Artatzako tunelen irteeran. Hainbat pertsona autoetan harrapatuta gelditu delakoan, suhiltzaileak bertaratu dira, baina azkenean ez dituzte ibilgailuak zabaldu behar izan. Zaurituak bi anbulantziatan eroan dituzte Gurutzetara, osasun-arreta jaso ditzaten. Istripuak auto ilara luzeak eragin ditu eta oraindino errail bat itxita dago.