Battit eta Luzia bi auzokide arrunt dira. Haien arteko harremanak baketsuak izan litezke, bakoitzaren ohiturek eta borrokaldi txikiek bestea serioski nardatuko ez balute. Tentsioa handitzen joango da, giroa gero eta okerrago...Baina horra non ustekabeko gertakari batek elkar laguntzera behartuko dituen. Dantza eta antzerkia uztartzen dituen obra honek Claude Broujonek idatzitako “La Brouille” liburua libreki hartu du inspirazio iturburutzat. Honen tratamendua, pixka bat aldaratua, trufa eta umorez josia egongo da. Keinu hizkuntza ardatz izanda, gorputza izango da emozioak eta pertsonaien egoerak islatzeko bide nagusiena, eszenografia minimalista baten barnean.