Beren bizitzetako erromesaldia amaitzean, organo hondatu bezala utzi zituzten geriatriko hotz honetan, ezerezean desegingo dituen lasaigarria dute itxaropen bakarra. Terapiek betetzen dute beren bizitzen gainbehera. Hala ere, mekanismo organiko bihurtutako bizitza horietatik ezin izan dute guztiz ezabatu amets egiteko kontraindikazioa, beren denborari amaiera ematen dion zeruertzetik harago ihes egitekoa, galdutako askatasunaren bila bidaia arriskutsua hasiz eta fedea berreskuratuz giza dimentsio bezala. Arimaren atari zabalean bizi.
Jerezko La Zaranda konpainia ospetsua, 2010ean Antzerki Sari Nazionala jaso zuena, berriro itzultzen da Kultur Leioara. "El Regimen del Pienso" aurreko antzezlanarekin batera, gizatasuna eta transzendentzia galdu dituen munduari kritika zorrotza egiten diote eta erakusten digute historia klinikoek biografiaren lekua hartu dutela, eta artea, jadanik zentzu espiritualik gabe, deuseztatze makineria horren beste engranaje bat baino ez dela.