Leioako mendi taldeagaz Kantabriarako txangoan irten daiteke

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 25a, 20:00

Los Campanarios Kantabriako gainera (1.323 metro) igoko dira domekan mendizale leioaztarrak, Leioako mendi taldeak antolatutako txangoan. Interesatuek izena eman dezakete elkartearen webgunean. Irteera 7:50ean izango da, Pinueta auzotik, bost minutu beranduago Lamiakotik igaroko da. Deustun eta Bilbon ere autobusera igo ahal izango da. Kantabriako Collados del Ason parke naturaletik abiatuko dira mendizaleak, PR-S 66 ibilbidea jarraituz. Bide horrek 14 kilometro ditu eta 4 bat ordu behar dira egiteko, zailtasun txikiagaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun