Leioako waterpoloa, nagusi Perun

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 27a, 09:00

Euskal Herriko Waterpolo Selekzioa Perun. © EUSKADIKO IGERIKETA FEDERAZIOA

Askartza eta Leioa Waterpoloko jokalariak kide dituen Euskal Herriko waterpolo selekzi­o­ak Lau Nazio Saria irabazi zuen Perun. Garaipena garrantzitsua da euskal waterpolorentzat, bigarren aldia baita selekzioak itsasoaren bestaldean jokatzen duena. Aurrena 2007an izan zen, Venezuelan.

Txapelketa martxoaren 13tik 15era jokatu zuten Liman; bertan parte hartu zuten Peru, Uruguai, Kolonbiako Antioquia departamenduko eta Euskal Herriko selekzioek. Euskal herritarrek kolonbiarrak 9-8 garaitu zituzten finalean, penaltitan. Joan Lluis Albellak zuzendutako taldea, baina, estropezuka hasi zen ligaxkan, Antioquiaren aurrean 15-13 erori baitzen. Halere, Euskal Herriak erreakzionatu, eta beste arerio biak erraz gainditu zituen: 16-7, Peru; eta 14-4, Uruguai. Finalerdietan, Peruren kontrako norgehiagokan berriro irabazi zuten bertokoek, markagailua apur bat estuago gelditu zen: 13-8. Finalean, arauzko denbora amaituta, 5-5 berdindu zuten Antioquiak eta Euskal Herriak, baina penaltietan erakutsitako trebetasunak kopa Euskal Herrira ekartzea ahalbidetu zuen.

Liman jokatu zuten Uribe Kostako taldeetako jokalariak honakoak dira: Xabier Gomez, Jorge Julian Juanes, Xabier Orozko, Eneko Orozko, David Estallo eta Unai Azkorra (Askartza) eta Diego Bartolome (Leioa).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun