Onuradunak izango dira irabazi asmo bako erakunde edo elkarteak, legez eratuak, baldin eta egoitza Leioan badute, Leioako Udalaren Elkarte Erregistroan izena emanda badaude, eta jarduerak, batez ere, udalerrian egiten badituzte. Horrez gainera, pertsona fisikoek ere eskatu ahal izango dute diru-laguntza, noizbehinkako ekimenetan talde baten ordezkari partikularrak badira, irabazteko asmo barik jarduten badute eta udalerrian erroldatuta badaude. Eskabidea udaletxeko sarrera-erregistroan aurkeztuko da dagokion epean.
Diru-laguntza ebatzi eta 30 eguneko epean ordainduko da. Bestalde, onuradunak, diru-laguntza justifikatzeko, gastatutakoaren zerrenda aurkeztuko du behin diru-laguntza jaso duen jarduera amaituta. Gainera, 2016ko otsailaren 28a baino lehenago, hainbat dokumentu aurkeztu beharko ditu, jardueren memoria barne.