Kasu bietan, Behargintzak prestakuntza berezia eskaintzen du enpresak sortzeko eta kudeatzeko arloetan, eta, horrez gainera, negozio-eredua zehazteko aholkularitza ematen du. Ildo berean, enpresa berriaren bideragarritasun-plana gainbegiratzen du, eta informazioa ematen du ondokoen gainean: forma juridikoa, hasteko izapideak eta diru-laguntzak.
“Azken urteotan batutako datuok berresten digute ekintzailetzak gorako joera duela, kasu batzuetan, gaurko lan-merkatuko egoeraren eraginez. Hala ere, enpresa sortzeko interesa izan zein langabezia egoera baten ondorioz izan, jendea udal-zerbitzu honetara dator ilusio eta gogo handiz, eta horiek dira euren proiektuari forma ematen hasteko zutabeak”, azaldu dute Leioako Behargintzatik. Udal aldizkarian emango dute udalerrian zein leioaztarrek kanpoan sortutako enpresen berri.