Sariari dagokionez, maiatzaren 8an, barikua, banatuko dute Aterpe Leioa Gaztegunean. Ekitaldia 18:30ean izango da eta irabazleak 800 euro jasoko ditu. Bestalde, lan guztien erakusketa jarriko dute gaztegunean.
Lehiaketaren oinarriei dagokienez, kartela egiteko teknika librea izango da, eta koloretan edo zuri-beltzean izan daiteke; baina neurri zehatz batzuk eduki beharko ditu, beti ere euskarri zurrunean, eta halabeharrez agertu beharko da Leioako jaietako ohiko bereizgarriren bat. Oinarriak, udaletxean, Kultur Leioan eta bestelako udal egoitzetan eskura daitezke.
Info+: 946 072 578