European Blues Challenge txapelketa irabazi du Bruselan Travellin’ Brothers bandak

Iker Rincon Moreno 2015ko api. 1a, 13:05

Martxoaren erdialdean Bruselan os­patutako European Blues Cha­llenge txapelketaren bosgarren edi­zioa irabazi zuen Travellin’ Brothers tal­de leioaztarrak. Horri esker, Eu­ro­pa osoko blues jaialdietan jotzeko au­kera edukiko du seikoteak hu­rren­go hilabeteetan, berbarako: Sierre Blues (Sui­tza), Hondarribia Blues (Euskal He­rria), Notodden (Norvegia), Blues in Hell (Norvegia), Frederikshavn (Da­ni­marka) eta Lucerna Blues Festival (Sui­tza) jaialdietan, hurrenez hurren.

Bruselan Es­painiaren izenean parte hartu zu­ten Travellin’ Brothers talde leioaztarrak, hain­bat herrialdetako taldeakaz le­hia­n. Magnolia rou­te (Gaztelupeko Hotsak) bere az­ken diskoa lau haizetara zabalduz, hamargarren urteurrenaz gainera, badu zer ospatu, beraz, blues banda ezagunak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun