Narrazioak Kultur Leioan aurkeztu beharra dago, norbera bertaratuz edo posta arruntez bidaliz (Kultur Leioa, Jose Ramon Aketxe Plaza, 11, 48940, Bizkaia). Azken modu horretan eginez gero, zigiluz markatuta egon beharko dute, beranduenez apirilaren 24ko datagaz. Ohi den legez, beste kartazal itxi batean joan beharko dute egilearen datuek (izena, abizenak, helbidea, adina, telefono zenbakia eta, posible bada, posta elektronikoko helbidea).
Maila bakoitzean sari bi emango dira: kategoria bakoitzeko irabazleak 250 euro, garaikurra eta diploma jasoko ditu; bigarrenak 125 euro, garaikurra eta diploma. Sari-banaketaren ekitaldia ekainaren 12an egingo dute Kultur Leioan, 19:00etan.