Ipar Euskal Herriko euskal folklorearen belaunaldi berrien ordezkaria da Donapaleuko 34 urteko abeslaria (Nafarroa Beherea). Emakume aktiboa, independentea eta karismatikoa da, ahots liriko eta gozoa duena. Baionako Aizkoa gizonezkoen abesbatzagaz aurrekaririk gabeko arrakasta lortu du Frantzian, Mikel Laboa handiaren Txoriak txori kantaren bertsioagaz eta herri kanten bertsioakaz.
Etxegoienen azken diskoa, Les Voix Basques, urrezko diskoa izan da Frantzian, 60.000 kopia baino gehiago salduta. Kontzertuak egin ditu munduko beste hainbat herrialdetan ere, hala nola Argentinan, Ameriketako Estatu Batuetan, Ingalaterran, Irlandan eta Espainian. Frantzian barrena ere bira egin du, Basque eta Paz Tour izenekoa. Izenburu horretan bilduta daude kantatzean darabiltzan hiru hizkuntzak.