Umore Azokako arduradunek diotenez, “Leioako kaleak bederatzi autonomia erkidegotako artistez beteko dira, gero eta konpainia euskaldun gehiagogaz, eta sei herrialde ezberdinetakoak ere izango ditugu”. Horien esku geratuko da Leioako kaleak agertoki erraldoi bihurtzea antzerki, zirku, dantza, txotxongilo, clown, musika, magia, instalazio eta abarretarako.
Bestalde, arte eszenikoen ekitaldiak eta jaialdiak antolatzen dituzten profesionalentzat izena emateko epea zabaldu du Kaleko Artisten Azokak, horien eta antzerki taldeen topaleku ere badelako; astelehen honetara arte, hilaren 27ra arte inskribatu daitezke.
Establezimendu lagunak
Gainera, astelehen honetarako bilera deitu du Udalak, "2015ko Umore Azokaren establezimendu laguna" kanpainaren berri emateko; 18:00etan izango da, Kultur Leioan.