Aurreko gazte-asanblada orain dela urte bi desagertu zen, hamargarren Gazte Egunaren ostean. Lekukoa hartzeko prest batu da hainbat neska-mutil: Kale Gorrian, Leioako gazte-asanblada berria sortzeko. Biharko XI. Gazte Eguna deitu dute.
Egitaraua:
12:00 Osasun-etxeko plazan, “gazteok ere erabakia ehuntzera goaz!”
13:30 Triki-poteoa, herriko tabernetan.
15:15 Gazte-bazkari herrikoia, Sakonetan. Beganoentzako menua ere egongo da.
Bazkarirako txartelak Kurkudi, Kazu eta Ganeko tabernetan salgai egongo dira 5 euroan. Kamiseta: 8 euro.
16:30 Jolas alternatiboak eta argazki errebeldea.
18:30 Dantzaz, Kale Gorrian iraultza!
21:30-04:00 Leioako musikarien gaua, Sakonetan: Erruki Barik, Skimales, Zizka Mizka eta DJ Liii.
Laguntzaileak: Kazu, Kurkudi, Ganeko, Naiara, Dagosi, Taberna Txiki eta Zeuek.