Mercedarias Ikastetxean ibilgailu susmagarri batean zeuden bi gazteri buruzko abisua jaso zuten atzo goizaldean Erandioko ertzain-etxean. Udaltzainak bertaratu ziren eta egiaztatu zuten ibilgailu haren lapurreta salatu zutela Bilbon, udal iturriek diotenez. Hortaz, uniformez eta kalez jantzitako udaltzain-patruilak abisu-deian deskribatutako gazteen bila hasi ziren. Skate-parkearen inguruan atxilotu zuten bietako bat, eta horrek onartu egin omen zuen ibilgailuaren lapurreta. Besteak ihes egin zuen hasiera batean, baina beranduago atxilotu zuten.
Hurrengo egunean, goizean zehar, lapurtutako ordenagailuak aurkitu zituzten udaltzainek, Ondizen bertan. Beranduago, baseliza ondoan, ordenagailu eramangarri bat ere aurkitu zuten, eskolan lapurtutakoa hori ere bai. Altzaga ikastolak, beraz, material dena berreskuratu du.
Jazarpena eta atxiloketa
Bestalde, gaur goizaldean, Leioako Udaltzaingoak parte hartu du Arte Merkataritza Zentrotik lapurtutako ibilgailu batean zebiltzan hiru gizabanakoren atxiloketan. Udaltzainen bi ibilgailuk, kale-itxurako batek eta errotulatutako beste batek, Sopelaraino jarraitu zuten furgoneta, lapurretagatiko bilaketa-agindua zuela egiaztatu ondoren.
Sopelan atxilotu zituen Ertzaintzak, Leioaz kanpo zelako. Furgoneta barruan, susmagarriak bi txakurrakaz zihoazen, eta Txakurraren Etxeari abisua eman zitzaion animaliez ardura zitezen.