Emakumearen liberazioa, krisialdi ekonomiko handiak, aurrerapen teknikoak, sexu-iraultza… “ezin hobeto islatzen dira” emakumeen jantzietan. Bestalde, “gizarte eta ekonomia maila, lan-mota, nortasuna eta pentsamendua janzkeratik antzeman daitezke”, euren berbetan. “Eta hori horrela izateko arrazoi handiak daude; izan ere, itxura fisikoak asko arduratzen gaitu”, gaineratu dutenez.
Jantziren batek bilakaera handia eta erabateko aldaketa izan badu, hori gona da. Antolatzaileen azalpenen arabera, “ezaugarri bat izan du beti: gonak gero eta motzagoak ziren, 60ko hamarkadara arte. Orduan, joera hori desagertzen hasi zen, gutxienez bisualki, eta mendearen amaieran ehun gardenak eta irekiduradunak nagusitu ziren”.