Leioako Merkatarien Elkarteak udalerri osora zabaldu du egunotan txakolinean oinarritutako ibilbide enogastronomikoa; ostalari guztiek parte hartu ahal izan dute. Eguenean amaituko den ibilbide horretan, Elkarteko bazkide den Leioako merkataritza-establezimendu bakoitza Bizkaiko Txakolinaren upategi bat ordezkatu eta txartelak oparitzen dabil, erosketa bakoitzagaz, txakolina eta pintxoak dastatzeko zein botilak, bazkariak edo afariak lortzeko. Gainera, Bizkaiko ardo horien bilduma zabala dasta daiteke, txakolinean oinarritutako pintxo eta menuakaz batera, eta sariak emango zaizkie ibilbidea amaitzen duten pertsona guztiei.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!