Josu Esnaola ekimeneko dinamizatzaileak adierazi duenez, «helburua bikoitza da: batetik, plater batzuk kozinatzen ikastea, eta, bestetik, euskarazko harremanak bultzatzea. Horregatik sukaldean jardun ostean, prestatutako platerak dastatuko ditugu lagunarteko giro atseginean». Maiatzaren 8an, taloak egiten ikasiko dute; 15ean, guacamole-a eta quesadilla-k; eta 22an, cake pops postreak. Hamabi leku daude eta izena aurretik eman beharra dago, berbaldun.leioa@gmail.com posta elektronikora idatziz edo 688 850 129 telefonora deituz.