Gastronomiazaleek sukaldaritza, trikimailuak, tresnak eta abarrak elkarregaz ikasteko aukera izango dute gaur, eguena, eta maiatzaren 7an, Iturriondo kaleko Laborategian, 17:00etatik 19:00etara. Edozeinek parte har dezake, aurretik izena emanda, info@herrigune.org posta elektronikora idatziz edo 944 029 780 telefonora deituz.
Zientzia Kalera ekimenaren bidez, leioaztarrek maiatzaren 8tik ekainaren 13ra zientzia ikasteko zein ikasitakoa partekatzeko bost saioz gozatu ahal izango dute.
Umeak Udalbatzan
Bestalde, herrian landu ostean, apirilaren 23an, Leioako zazpi ikastetxetako umeek mugikortasunaz hainbat aholku eman zituzten Udalbatzan.