Kanpainaren antolatzaileen arabera, "Facebooken erregistratzen zarenean Pernambucon edo Apatamonasterion bizi zarela esan dezakezu, baina ezin duzu esan Leioan bizi zarenik, Facebookentzat Leioa ez delako existitzen. Aukeratu ahal duzun lekurik hurbilena Elexalde da, Udaletxea kokatuta dagoen Leioako auzoa". Izan ere, Leioa leku moduan bilatzekotan, Mark Zuckerberg-en konpainiak ‘Lejona’ emaitza ematen du, "baina bertan bizi zarela ezin izango duzu esan".
Wikipedia eta Google
Euskarazko Wikipedian arazorik ez dago, baina espainolezkoari jarri diote arreta Esnatu Leioakoek. Bertan, Googlen eta Google Mapsen legez, topa daitekeen izen bakarra ‘Lejona’ da. Hori bai, entziklopedia askeak ohartarazten du Leioa dela izen ofiziala eta euskaraz zuzena. Bertan irakur daitekeenez, Leioa 1526an sortutako Bizkaiko udalerria da, 30.685 biztanle dituena. Euskal Herriko Unibertsitateko campusetako bat bertan dago.