Kromo-bilduma pertsonalizatuak egiten dituzte Leioan

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 15a, 13:19

Leioako MS Comunicación Grafica y Visual enpresak kirol eta gizarte elkarteentzako kromo-bilduma pertsonalizatuak sortzeari ekin dio. Estartetxe kaleko sozietatea Kromoak eta Zorroak proiektua bultzatzen dabil. Horren bidez, kromoak sortzen dituzte, beren-beregi pertsonalizatuak hainbat bezerorentzat: kirol-talde, gizarte-kolektibo, elkarte, lan elkargo, ikastola, eskola, unibertsitate, enpresa, merkatari-elkarte... Era berean, urtemugak gogoan hartzeko produktuak ere egiten dituzte. Enpresak 1976tik daroa kromoak sortzen eta, besteak beste, Mazinger Z edo Heidi bezalako bilduma klasikoak ekoitzi zituen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun