Leioako Udal Musika Eskolan izen-ematea, zabalik

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 15a, 13:31

Leioako Udaleko Musika Eskolako Joven Orquesta de Leioako irudi bat. © LEIOAKO UDALA

Leioako Udaleko Musika Eskolak  2015-2016 ikasturtean matrikulatzeko epea zabaldu du. Zentroak "aukera aparta eskaintzen die umeei maila amateurreko musika ikasteko, metodo oso pedagogikoen  eta atseginen bidez", bertako Udalak adierazi duenez. Eskolak eskaintza zabala dauka musika-tresnen irakaskuntzan (guztira, 18 instrumentu), eta taldekako jarduera ugariren bitartez jorratzen du musika-ikasketaren garapena: eskolania, umeen talde instrumentalak, gazteen abesbatza, orkestrak... Maila amateurrean zein arautuan, Leioakoa erreferentziazko zentroa da musika-­ikasketetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun