Ekainaren 28ra arte, ikasi ahal izango da Bilboko Luis Briñas kalean dagoen Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan. Data horietan ere azterketak prestatu ahal izango dira Bilboko Ibarrekolanda auzoan, Sarriko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko eraikin nagusiko beheko solairuan. Sarrikoko zentro horretan, uztailaren 4an eta 5ean ere ikastera joan ahal izango da. Ordutegia 09:30etatik 22:00etara izango da Bilboko Ingeniaritza GETeko ikasgelan, eta 09:30etik gaueko 00:00etara, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean. Ikasteko geletan sartzeko, EHUko ikasle-txartela beharrezkoa izango da.