Ehun profesional baino gehiago (programatzaileak, kultur kudeatzaileak, banatzaileak), 170 emanaldi inguru eta milaka zaletu batuko ditu aurten ere Umore Azokak, maiatzaren 21etik 24ra bitartean. Halere, kaleko artisten jaialdia hasi aurretik bilakatzen da bilgune Leioa.
Pascal Larderet zuzendari artistikoak eskainiko duen ikastaroak bi atal edukiko ditu: kale antzerkiaren eta "L`enterrement de Maman XXL" ikuskizuneko gako nagusiak azalduko ditu lehenik workshop-ean. Horretarako, antzezlanean azaltzen diren gai eta pertsonaien eraketa aztertuko dute, eta ikastaroan parte hartuko duten herritarrakaz landuko dute obra. Ondoren, workshop-ean ikasi eta prestatutakoa erakutsiko dute Umore Azokan. Alegia, ikastaroan parte hartuko duten ikasleak "L`enterrement de Maman XXL" ikuskizuneko aktore bihurtuko dira, Lardereten eskutik.