Getxoztarrak eta leioaztarrak, Naroa Perez, Alicia Meana eta Ane Lezeagaz batera, hamar ariketetan 101.408 puntu batu zituzten, aurreko txapeldunak ziren Gaztela eta Leongo kirolariak gaindituz. Taldeko sariaz gainera, Agirrek urrezko bi eta brontzezko domina bat lortu zituen. Bestalde, Sakonetako Maddi Otaolak EAEko txapela irabazi du gazte-mailan, urrezko hiru domina eta zilarrezko beste bat metatuta.