Hortaz, kanariarrek berdindu edo galduko balute, hurrenez hurren berdinketa edo galera ospatu lezakete Sarrienakoek Getafen, kategoriari eutsiko bailiokete. Izan ere, leioaztarrak 15. daude sailkapen taulan 45 puntugaz, kanariarrek baino puntu bat gehiagogaz. Halere, kanariarrek euren alde dute batez besteko golen emaitza. David Movillak ezin izango ditu zelairatu Julio Montero eta Ander Larruzea eta beste jokalari guztiak eroan ditu Madrilera. Bertan egingo du arauek behartzen duten 16 futbolariren zerrendarako aukeraketa. Leioak Getaferako autobusa antolatu die zaleei.