"Inbertsio horrekin, Vicrilak apustu sendoa egiten du Leioako fabrikaren eta Euskadiko industrializazioaren alde, oinarrizko elementu gisa, gure ekonomiaren berreskurapenerako", adierazi dute enpresako arduradunek. Inbertsioa 14 milioi eurokoa izango da instalazio berri hau eraikitzeko eta azken teknologia eta makineria modernoenarekin ekipatzeko. Halaber, 100 lanpostu sortuko dira (50 lanpostu zuzen eta beste 50 zeharkakoak), eta gainera, aberastasuna sortuko da zonaldean, ordezko piezak eta lantegi osagarri gehienak inguruko hornitzaileenak izango baitira. Estimatzen da, urtean, fabrika honek 8 milioi euro gastatuko dituela erosketetan, eta 10 urtetan, 26 milioi euro baino gehiagoko ekarpena egingo du zergen bitartez. Jarduera urtebete edo urte eta erdian hasiko da, gutxi gora behera, behin kontratuak sinatuta.
Duela gutxiko beste inbertsio batzuk
Vicrila enpresak beste inbertsio batzuk egin ditu Leioako instalazioetan azken lau urteotan, 30 milioitik gora jarriz. Azken inbertsioa kopa eta edalontzietarako labea berregiteko izan da, ekainaren lehen egunetan martxan jarriko dena. 8 milioitik gorako inbertsioa izan da labearena eta 2025era arte egongo da lanean.