Sariei dagokienez, nagusien mailako lehenengo hirurek dirua jasoko dute: 300, 230 eta 210 euro, hurrenez hurren. 16 urtez azpikoetan ere, 220, 180 eta 150 euroko dirusariak egongo dira, hiru bikote onenentzat. Maila bakoitzeko bikote-irabazleek, berriz, txapela eta lepoko zapia ere jasoko dituzte. Kategoria bakoitzean aipamen berezi bat egiteko aukera edukiko du epaimahaiak. Azkenik, irabazle suertatzen ez diren bikote nagusi denek 110 euroko dirusaria jasoko dute, eta bikote gazteek, 100 euroko dirusaria.