Ikasketa-prozesu berriak jarri ditu abian Herrigune Leioak

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 28a, 11:40

Iñaki Libano sua egiten. © HERRIGUNE LEIOA

Udaberriagaz batera, ikasketa-prozesu berriak martxan ipini ditu Herrigune Leioa hezkuntza-komunitateak. "Irakale" goiburugaz bataiatu ohi dituen horietan, arkeologia, astronomia, historia eta bakoitzaren zoriontasuna jorra dezakete leioaztarrek. 

Besteak beste, maiatzaren 29an, barikua, historiaurreko zizelkatze-lanak egiten erakutsiko du Iñaki Libanok, 17:30etik 19:00etara. Gauean, ostera, esperientzia berri bategaz gozatzeko aukera eskaini gura diete ume eta nagusiei. Hala, Akarlandara igoko dira autobusez, Izan Gauaz gozatzeko, 21:00etatik 00:30ak bitartean. Izen-ematea Eventbrite webgunearen bidez egin beharra dago.

Hurrengo ekintzak

Maiatzak 29, barikua

17:30 Historiaurreko harri-zizelkatzea, gaztelaniaz, Iñaki Libanoren eskutik.

21:00 Izan Gaua, ele bitan, Gonzalo Ruizegaz. Autobusa egongo da Leioatik Akarlandara igotzeko.

Ekainak 2 eta 4

18:00 Zoriontsu izaten ikasiz ikasketa-prozesua, gaztelaniaz, Imanol Gonzalez Vitutia gidari.

Ekainak 5, barikua

17:30 Sua egiten ikastea, eta Paleolitikoko margogintza, gaztelaniaz, Iñaki Libanogaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun