Diru-zuloa estaltzeko, Areetan egingo du azokatxoa Esnatu Leioak

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 29a, 19:10

Ruben Belandia Esnatu Leioako hautagaia bozkatzen, domekan.

Joan den domekako udal hauteskundeetan emaitza onak lortu arren, diruz ez dabil horren ondo Esnatu Leioa. Udalbatzako bigarren indar bilakatu ziren, 2.356 boto eta 4 zinegotzi eskuratuz. Hala ere, euren webgunean aitortu duenez, Ahal Duguk (Podemos) sustatutako hautagaitzaren diru-kontuetan 375 euroko defizita dago. Zor hori kitatzeko, azokatxoa egingo dute domeka honetan, maiatzak 31, Areetako Xake plazan, 11:00etatik 14:00etara.

 

Egoera onean baldin badaude ere, etxean gura ez dituen gauzak 10:00etatik aurrera bertara eramateko eskatu dio jendeari Esnatu Leioak. Horien bila joateko prest ere agertu dira Ahal Duguren ingurukoek, lehenago 658 705 552 telefono zenbakira deituz gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun