Erakustaldiak ordubete iraungo du gutxi gorabehera. Segurtasun Sailak azaldu duenez, trebatutako txakur batzuek ariketak egingo dituzte, haien gidatzaileakaz batera: segurtasunaren alorreko ariketak, erreskatekoak, drogen alorrekoak, billeteak antzematekoak. Talde espezializatu horretako ertzain batek erakusketa aurkeztuko du eta maniobra bakoitzari buruzko azalpenak emango ditu. Ariketan Ertzaintzaren helikopteroetako batek parte hartuko du.
Erakustaldia osatzeko, uniformez jantzitako ertzainak, Erandioko ertzain-etxeko patruilak eta motozikletak, Bizkaiko Trafiko Unitatea, Leioako Udaltzaingoa eta Gurutze Gorriaren anbulantzia bat ere izango dira.
Ertzainor Unitatea 1988an jarri zen martxan, eta 40 ertzainek eta 37 txakurrek osatzen dute. Urtean 1400 kasu ingurutan esku hartzen dute, segurtasunean, ikerketa kriminaletan eta larrialdiak artatzen. Nagusiki, Alemaniako artzain-txakurrak daude unitatean; dena dela, badira Belgikako Malinois artzain-txakurrak, Labrador txakurrak eta Springer Spaniel txakurrak ere bai.