Naziotasunaz jardungo dute bihar Leioan

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 3a, 16:50

Hurrengo eguen bitarako naziotasunari buruzko berbaldiak antolatu ditu Leioako Sortuk. Hala, bihar, hilak 4, "Euskal Estatuaren pertzepzioa euskal jendartean" goiburu pean jardungo dute Julen Zabala eta Arkaitz Fullaondo EHUko Soziologia irakasleak. Azken hori Leioako EH Bilduren zinegotzi postua berretsi zuen joan den maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan. Berbaldia 20:00etan izango da, Kurkudi herriko tabernan.

Hurrengo eguenean, ekainak 11, "¿Por que necesitamos un Estado Vasco?" berbaldia eskainiko dute LABeko Txomin Lorkak, Orkar Arantzabal ekonomistak eta Asier Blas EHUko irakasleak, 20:00etan, Sakoneta kiroldegian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun