Erandio eta Leioako udalek eta Txorierriko Mankomunitateak indarrak batu dituzte Txorierri Valley enpresa elkarteagaz, eskualdeko enpresen nazioartekotzea bultzatzeko. Lau erakundeek azaldu dutenez, nazioarteko merkatuan parte hartzea ez da "aukera" bat, "bizirik irauteko baliabidea" baino; batez ere, enpresa txikientzat. Horregatik, "behar-beharrezkotzat" jo dute lankidetza. Ekainaren 5ean, barikua, "Nazioartekotzeko eman beharreko pausoak" goiburuko jardunaldia egingo dute Leioako Mendibile jauregian, 09:00etatik aurrera. Aurretik izena eman beharra dago, Garapen.net webgunean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!