Hala, 17:30ean, Gaztelubide kaleko errotondatik kalejiran abiatuko dira Lamiakoko metro geltokiraino, Maiatza, erraldoiak, fanfarrea eta herriko dantza taldea, maskaradaren etorrera herrian zehar iragarriz. 18:30ean, ostera, Mari eta Sugaar bere senarra agertuko dira Lamiaren eskulturaren ondoan. Besteak beste, joan-etorria egingo dute Txopoetako garbitegiraino, bidean pertsonaia mitologikoekin dantzatuz eta gaueko akelarrerako gonbitea luzatuz. Hain zuzen ere, 22:30etik aurrera, suaren inguruan dantzatuko dute bildutako pertsonaia denek, Lamiakoko eliza ondoan.
Maskaradaren dokumentala salgai
Pilar Fernandez Lagunak sortutako Pi Lart ekoizpen etxeak egindako "Lamiako Maskarada" dokumentala salgai dago Lamiakoko La Alacena eta Txopoetako Menoyo tabernetan zein Kultur Leioan. 43 minutu irauten duen ikus-entzunezko lanak maskarada aztertu egiten du. Bertan, euskal kulturako pertsonaia mitologikoek bere historiaren zati bat kontatzen dute, eta horrek, balio handia izan du auzo baten nortasuna transmititzeko, garai batean, immigrazio handia izan zuen auzo batena.