Berbarako, zapatu eta domekan lehiaketa sorta handia izango dute aukeran Txorierrira hurbildutakoek: tortilla, igel-toka, boloak, txapel jaurtiketa eta gozogintza, besteak beste. Bitartean, koadrilek jolasak (zaku-lasterketa, sokatira...) eta krono-igoera edukiko dituzte. Herri bazkaria ere egingo dute domekan. Txorierriko jaiak Bifor Jai-batzordeak antolatu ohi ditu, Leioako Udalaren laguntzagaz.