Matrikula egiterakoan ordaintzen den diru kopuruaren barruan ez dago jantokia, ezta garraioa ere, udal iturriek zehaztu dutenez. Hilabeteko, 140,85 euro ordaindu beharko dira eta hamabostaldiko erdia. Hala ere, Oinarrizko Errenta jasotzen duten familiek tasa baxuagoak izango dituzte: hileko 65,01 euro. Eta sendi bereko bigarren umeak %10eko deskontua: hileko 126,76 euro. Ekintza denak Txomin Aresti, Mendibile eta Artatza-Pinueta ikastetxeetan izaten dira.
info+: 946 072 576 / udalhezkuntza@leioa.net