Antzinako Eguna
Bestalde, zapatuan, Antzinako Eguna egingo du laugarren urtez Mugi Leioako Gazteak elkarteak, Kultur Leioagaz elkarlanean. Badira hainbat urte festa hau ospatzen denetik, eta aurten, Mugi LG elkarteak ekitaldi hau modu berritzailean antolatzea du helburu: "leioaztar denentzako aktibitate herrikoiak antolatzea da, eredu parte-hartzaile baten bitartez, Leioako elkarteak, herritarrak zein erakundeak ere antolatzaile eta kolaboratzaile bilakatuz", adierazi dute udal iturriek zabaldutako prentsa-oharrean. "Badira hiru urte Mugi Leioako Gazteak Elkarteak Antzinako Eguna antolatzen duenetik, eta emaitza positiboa izan da, batez ere Leioako gazte-koadrilen artean. Hala ere, aurten, aurrera pauso bat eman nahi dute, gazteak, txikiak eta helduek festa herrikoi honekin bat egin dezaten", gaineratu dutenez. Aurten, asmo handiko proiektua aurkezten dute, adin tarte zabalago bati zuzendu gura dizkiotelako jai honetako ekintzak.
Besteak beste, sukalki txapelketa, esku-pilota, bertsolariak, euskal dantzak, herri-bazkaria eta betiko jolasak egongo dira; 10:00etatik aurrera, Joxe Miguel Barandiaran Behekoa institutuan. Gauean, Gazte Sua jaialdia ospatuko dute, Ikea Barri plazan; 19:30etik aurrera, kontzertua emango dute Amargor, Herio, Horas Muertas eta NHC taldeek. Horien ostean, musika ipiniko dute Liii eta Distritor DJek.
Aurretik, haurrentzako jolasak eta tailerrak (11:00etatik aurrera) eta Xaiborrek girotutako disko-festa (12:00etan) egongo dira. Baita "Leioa atzo eta gaur" argazki erakusketa, eta "Antzinako Leioa" fotokroma ere.
Sanjuanetako V. Pintxo Lehiaketa aste akabu osoan luzatuko da, udalerriko tabernetan.
Jota txapelketa
Azkenik, domekan, Leioako Udalaren XV. Jota Txapelketaz gozatzeko aukera egongo da, beste hainbat jardueraren artean. 12:00etan izango da, Kandelazubietan. Izena emateko epea ekainaren 11n amaituko da, 18:00etan. Maila bi ezarri dituzte: 16 urte baino gutxiagoko dantzariak, eta 16 urtetik gorakoak. Gehienez, 10 bikote onartuko dituzte maila bakoitzeko.
Egitarau osoa ikusi