Leioako leku-izenak ezagutzeko ibilbidea egingo dute bihar

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 11a, 15:33

Bariku honetan, ekainak 12, Leioako leku-izenak ezagutzeko ibilbidea egingo dute Berbaldun egitasmoko lagunek. Goizeko 10:15ean abiatuko dira Leioako metro-geltoki aurretik, Aketxe auzora joateko; eta bertatik Ondizera joango dira. Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko Onomastika Zerbitzuaren arduraduna izango dute gidari.

2012ko azaroaren 14an, "Leioako leku-izenak" liburua herritarren eskura ipini zuten Udalak eta Euskaltzaindiak, aurreko hiru urteetan udalerrian egindako toponimia ikerketa-lanaren emaitzak batu eta gero. Gorrotxategi izan zen liburuaren egileetako bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun