Jaiak direla-eta edukiontzi marroi batzuk erretiratu dituzte Leioan

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 18a, 11:14

© LEIOAKO UDALA

Leioako Udalak gai organikoak biltzeko 20 edukiontzi marroi erretiratu ditu, San Juan jaiek irauten duten bitartean, "gerta litezkeen ekintza bandalikoen aurreko prebentzio modura". Hurrenez hurren, Iparragirre, Libano, Sabino Arana, Aldapabarrena, Otsobarrena, Iturriondo, Elexalde eta Etxebarrikoena kaleetatik kendu dituzte zaborrontziak.

Jaiak bukatu arte gordeta egongo dira eta leku berean utziko dituzte ekainaren 25etik aurrera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun