Gure Esku Dago herri dinamikak Antton Borjaren senide eta lagunei doluminak eman dizkie. Adierazi dutenez, "bere heriotzak ustekabean harrapatu du euskal gizartea. Goiz joan da, oraindik gauza asko egiteko zituenean. Hala ere, bere ondarea gure artean geldituko da betiko, idatzitako artikuluetan, EHUko ikasleei erakutsitako ezagupenetan eta hitzaldi eta mahai-inguruetan egindako ekarpenenetan".
GEDk bereziki eskertu dio dinamikari "hasieratik emandako sostengu eta babesa" eta GEDk antolaturiko hitzaldi askotan parte hartzeko izandako prestasuna. Zalantzarik gabe, ekainaren 21ean GEDk antolatutako ekitaldietara joatekoa zen Antton Borja. Horregatik, egun horretan dinamika osatzen duten herritar guztiakaz batera herri honen etorkizuna irudikatzen presente izango da. Goian Bego.