Horrela, eraso sexisten aurkako kanpaina hedatu gura dute. Halaber, ikono bat sortu da partekatu ahal izateko. Herritarrak irudi hori inprimatzera animatu gura ditu Udalak, edozein lekutan ikusgai jar dezaten jaiek irauten duten bitartean: leihoak, dendak, lokalak, lonjak, txosnak, tabernak…
Halaber, udalerri osoko hiri-altzarietan 25 kartel jarri dira jaietako genero indarkeriaren aurkako hiri-kontzientzia kaleetan ikusarazte aldera. Kartel horiek uda osoan egongo dira jarrita, auzoetako jai denetara ere eraso sexualen aurkako mezua eramateko asmoz. "Leioako Udalaren konpromisoa da jarrera ilunak baztertzea gizarte osasuntsua eraikitzeko, berdintasunean hezia, emakumeek askatasun osoz parte har dezaten jaietan", azaldu dutenez.