Goizez baino ez da zabalik egongo Leioako liburutegia

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 21a, 10:00

Bihartik (ekainak 22) aurrera, udako ordutegia ezarriko dute Kultur Leioako udal liburutegian, irailaren 18ra arte. Ateak goizez baino ez dira zabalik egongo (08:00etatik 14:30era arte), baina sarrerako postontzia egongo da maileguan hartutako liburuak itzultzeko. Hiru liburu baino gehiago mailegatzeko aukera izango da eta ohiko hamabost egunak baino epe luzeagorako eroateko aukera edukiko dute liburutegiko erabiltzaileek, erakusmahaietan hala eskatuz gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun