Leioako jaiak "politizatzea" egotzi dio PPk EH Bilduri

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 22a, 11:54

EH Bildu koalizioa etengabe Leioako San Juan jaiak "politizatzen" ahalegintzen dabilela kritikatu du gaur Xabier Olabarrieta PPko bozeramaileak. Popularrak azaldutakoaren arabera, "berdin zaie ekitaldia jaietakoa edo instituzionala izatea". Olabarrietaren berbetan, txupina botatzean udaletxeko balkoia euskal preso politikoen aldeko ikurrakaz apaindu zuten ezkertiarrek. "Udalaren familia argazkian ere pankartak ateratzen ahalegindu ziren", dio Leioako PPkoak.

"Azkenean argazkia ez zen egin popularron jarrera ere oso argia izan zelako; argazkia bai, baina presoen pankarta barik. Hori dela eta, EH Bilduren bozeramaileak argazkirako jartzeari uko egin zion" esan du Olabarrietak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun