Leioako Emakumeen Elkarte Soziokulturala, Andrak, 1990eko apirilean sortu zen, eta gutxi gorabehera, 1.900 bazkide ditu. Emakume horiek, gehienbat, helduen osoko sustapenean lan egin zuten, eta ondorioz, elkartu egin ziren emakumeak esparru soziokulturalean sartzea bultzatzeko.
Elkartearen beste helburuetariko bat da Leioako emakumeek euren interesen araberako eskaintza erakargarria izatea eta helduen hezkuntza jarraitua errealitate bihurtzea. Andrak eratu zen emakumeen partaidetza eta gizarteratzea sustatzeko, ongizatea hobetzeko, eta erakundeetatik diru-laguntzak jasotzen dituzten helburu horiek aurrera eroan ahal izateko.