EHUko errektoreak ukatu egin du euskal preso politikoei mesede egin izana

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 24a, 16:15

Hainbat ikasle azterketa egiten.

Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektoreak agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarrean, PPk eta UPyDk eskatuta. Izan ere, Covitek apirilean espetxetik atera berri ziren ETAko hainbat kideren aurkako salaketa jarri du, horien EHUko espediente akademikoak faltsututa zeudelakoan. Hori horrela, Iñaki Oyarzabal (PP) eta Gorka Maneiro (UPyD) legebiltzarkideek salatu dute unibertsitatean "egitura antolatuak” eta "sareak" daudela Espainiako Estatutik kanpo dauden espetxeetako presoek iruzur eginez titulu akademikoak lor ditzaten, espetxe onurak jasotzea helburu. EHUko errektoreak ukatu egin ditu akusazioak, eta oso haserre agertu da bi legebiltzarkide horiekaz. Horren esanetan, EHUk kolaboratu egin du epaileakaz auzia argitzeko, eta Justiziak 500 espediente aztertu baditu ere, ez du "orban bat ere" aurkitu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun