Gune berriak behar bezala seinaleztatuta daude itxitura bidez eta erabilgarri daude honezkero. Erabiltzaileek gune berri hau ezagutzeko, azalpen-planoak jarri dituzte instalazioetan.
Erabilera desberdineko gune bi
Pinosoloko kanpoko igerilekuetako erabiltzaileek, orain, gune desberdin bi dituzte: batean, tabernan erositako edariak eta janaria kontsumitu ahal izango dira; eta bestea, “kontsumo libreko” gunea da, kanpotik ekarritako janaria eta edaria kontsumitzeko, alegia.
Gogoratu beharra dago igerilekuko eta gune berdeko hondartzetan debekatuta dagoela jatea eta edatea (erabilera kolektiboko igerilekuen Osasun Araudiak dioen legez, Eusko Jaurlaritzaren 32/2003 Dekretuaren arabera). Ura edatea, ostera, ez dago debekatuta, behar bezalako hidrataziorako.
Bestalde, kirol instalazioen kanpoaldetik tabernara sartzen direnek terraza propioa izaten jarraituko dute. Baina hortik, ezin izango da instalazioetara sartu.