Diru-laguntza jaso dezakete helbide soziala udalerrian daukaten elkarteetako kideek, 12 urtetik beherako umeen aita-amek, eta 1991etik 1998ra bitartean jaiotakoek. Horiei denei matrikularen erdia ordainduko diete. Familia unitateko gutxieneko diru-sarrerara heltzen ez direnei, ostera, matrikularen %80 emango diete. Hala ere, euskara ikasteko diru-laguntzak jaso gura dituzten denek izango dituzte betebehar batzuk: Mastitxu udal euskaltegiko edo Lamia AEK euskaltegiko ikasle izatea, gutxieneko asistentzia %85 izatea; eta, gutxienez, lehenago gainditu ez den urrats bat gainditzea. Eskaerak aurkezteko Euskara Zerbitzura jo beharko dute: Kultur Leioako laugarren solairuan (Jose Ramon Aketxe plaza, 11), 09:00etatik 13:30era.
info+: 946 072 576 / euskarazerbitzua@leioa.net