Goiherrik ez zuen 640 kiloko txapela lortu
Bilboko Zorrotza auzoak hartu zuen pasa den domekan Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketaren finala, 640 kiloko modalitatean. Martiartun hilaren 13an gertatu zen legez, Goiherrikoek Laukizko Gaztedikoakaz berdindu zuten. Hortaz, maiatzean Mutrikun Gaztedik lortu zuen puntu bateko abantaila erabakigarria izan zen txapela Laukizera eroateko. Erandioztarren taldeak 2. eta 4. sailkatu ziren.