Etxebarria lehenengo taldeko jokalaria da eta, gainera, eskarmentua dauka entrenatzen. Azken denboraldian, kadeteez arduratu da, baina haurrak eta kimuak ere entrenatu izan ditu. Klubak gogoratu duenez, Etxebarriak 25 urte ditu eta horietatik 14 kirol elkartean eman ditu. Soin Hezkuntzako Euskal Erakundean lizentziatu zen eta Bigarren Hezkuntzan masterra egin zuen. Euskalduna, gaur egun Kirol-irakasle izateko ikasten dabil.
Egoitz Linazari dagokionez, Murtzian eman ditu azken lau urteak Espainiako Bigarren Mailako Alquerias taldea entrenatzen eta Murtziako Emakumezkoen Futbol Selekzioaren entrenatzaile estrukturan. Linazak Patrik Guerra ordezkatuko du, Leioa utzi ostean, Athleticeko kadeteak entrenatuko dituena.