Auto-ilara luzeak Avanzadako errepidean

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 3a, 16:20

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak baieztatu duenez, auto-pilaketa luzeak daude Avanzada errepidean (BI637), noranzko bietan. Dirudienez, hiru ibilgailuk elkar jo dute Leioako euskaltegi parean dagoen zubian, eta errei bi erabilezin utzi dituzte Bilboko noranzkoan. Pertsona bat zauritu da eta Gurutzetako ospitalera eroan dute. Gaur hasi da 2015eko udako irteera operazioa, eta ibilgailu-kopuru handia aurreikusten da 14:00etatik 22:00etara bitartean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun